Al Kaedari lotutakotalde batek bahituta zuen estatubatuar zibil bat hil zuen atzo, AEBetako soldaduek preso irakiarrei egin torturen mendeku gisa. Horrek inpaktu handia eragi du AEBetan, eta torturen gaia oraindik eta gehiago harrotu.
26 urteko estatubatuarra hil duen taldeak hilketaren irudiak zabaldu ditu, eta une gogorrenak kendu badira ere, hil aurreko irudiak AEBetako telebista kate gehienetan eman dituzte.
Etxe Zuriko bozeramaileek esan dutenez, argi eta garbi ikusten da "askatasunaren etsaien benetako izaera". Gainera. "ez dute inolako begirunerik errurik ez duten gizon, emakume edo haurren biziengan".
AEBetako zibil bat hil dute, torturen mendekuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu