Gaur goizaldean AEBetako soldaduen eta xiiten artean borrokak izan dira Diwanijan, Espainiako iturri militarrek EFEri jakinarazi diotenez. Haien arabera, goizaldeko ordubata aldean hasi dira borrokak, eta pare bat ordutan luzatu. Gutxienez 14 hildako izan direla adierazi dute, batzuk Muktada al-Sadren jarraitzaile xiitak, eta beste batzuk zibilak. Bestalde, Kerbalan ere borrokak izan dira, eta gutxienez hiru xiita irakiar hil.
Kerbala hirian Muktada al-Sadren hiru jarraitzeile xiita hil dituzte gutxienez. Al Mahdi brigadek (al Sadrek sortuak) AEBetako soldaduen kokalekuen aurka eraso egin dute erietxeetako iturriek jakinarazi dutenez, mortero koheteekin. Orduan soldadu estatubatuarrek kontraeraso egin dute, eta hiru irakiar hil.
AEBetako soldaduek gutxienez 14 irakiar hil dituzte Diwanijan, eta hiru Kerbalan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu