AAMk dio estatuen "jazarpena eta inpunitatea" salatzen jarraituko duela

2008ko irailaren 17a
12:40
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) gogor salatu du gaurko epaia -"epaiketa hasi baino lehen esan genuen epaia idatzita zegoela"-, eta Espainiako eta Frantziako estatuen "jazarpena eta inpunitatea" salatzen jarraituko duela adierazi du. "Espainiako Estatuak bere bide errepresiboetan urrun iristeko prest dagoela erakutsi digu. Inongo lotsarik gabe kendu dute mozorro demokratikoa, oinarrizko eskubideak ukatuz, alderdi eta herri mugimenduak ilegalizatuz, herritarrak bahituz eta torturatuz. Errepresio une basati honetan informazio eta salaketa lanak berebiziko garrantzia hartzen du, eta honi loturik jarraituko du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak atzo bezala gaur eta bihar".

"Errepresioa" jasaten dutenei elkartasuna agertuko diela esan du. "Espetxeak bete ditzakete euskal preso politikoz, baina elkartasuna urratsez urrats espetxe guzti horietara iritsiko da, maite ditugun horiengana guztiengana".

AAMrentzat "ohorea" izan da gaur zigortuak izan diren lagunekin lan egitea urte hauetan, eta "besarkadarik sentikorrena" helarazi die. "Zuen apaltasuna, konpromisoa eta zintzotasuna eredu izango ditugu aurrerantzean ere gure eguneroko jardunean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.