Posta bidezko botoa baliatzera deitu du Matutek
Oskar Matute EH Bilduren Kongresurako hautagaiak agerraldia egin du Bilbon, posta bidezko botoa erabiltzea galdegiteko. «Badakigu uztailaren 23ko hauteskunde egunerako bestelako planak eginak dituztela euskal herritar askok. Horretarako dago posta bidezko botoa. Garrantzitsua da botoa ematea gauzak aldatzeko». Esan du ezker independentistaren hautua indartuz gero pauso gehiago emango dituztela Madrilen eskubide sozialetan. Matute: «Eskuina gelditzeko eta inboluzio saiakerei aurre egiteko boto eraginkor bakarra EH Bildurena da. Guk ez dugu zalantzarik PP eta Feijoorekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu