«Politikak unibertsalak ez badira, batzuk beti geldituko dira kanpoan»

BERRIA.
Olatz Silva Rodrigo.
Bilbo
2023ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Pobreziaren aurka Borrokatzeko Europako Sareak EAEn duen taldeko zuzendaritza batzordeko kidea da Ana Sofi Telletxea (Bermeo, Bizkaia, 1971). Haren hitzetan, agerikoa da pobreziaren kronifikazioa: «Pobreak gero eta pobreagoak dira».

Zer da pobrezian egotea?

Diru sarrerak hartu behar dira kontuan. Pobrezia larrian daudenek ohiko diru sarreren %40 kobratzen dute; eta pobrezia erlatiboan daudenek soldata arruntaren %60. Aurten, beharrizanen prezioak %10 igo dira. Agian nire diru sarrerak iazkoen berdinak dira, baina, prezioak igo direnez, nire ongizatea apaldu egin da. Bizitza garestitzen bada, pobrezia areagotuko da.

Agerikoa al da pobreziaren kronifikazioa?

Bai. Pobreak gero eta pobreagoak dira. Badago populazio bat hor geratzen dena: lana kaskarra da, prezioek gora egiten dute, etxebizitza duina ezin dute lortu, lan duina ere ez... Eta horrek profil bat izaten du.

Zein da profil hori?

Haurrak dituzten familiak, kanpotik etorritako pertsonak, emakumeak, gazteak... Adinekoak oraindik ez dira agertu inkestan, baina kolektibo horretan zabaltzen ari da pobrezia.

Nola atera daiteke pobreziatik?

Politika unibertsalekin. Hau da, pertsona guztien eskubideak izan behar dira duinak, eta denon ongizatea hartu behar dugu aintzat. Politikak unibertsalak ez badira, batzuk beti geldituko dira kanpoan: bazterketan eta pobrezian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.