Etenik gabeko protesta egun guztian
Greba feminista orokorra egin dute gaur. Milaka pertsona kalean ibili dira, zaintza sistema publikoa eskatzen.
Goizean goizetik abiatu da greba feminista orokorra, eta hainbat lekutan nabaritu da haren oihartzuna. Piketeak egin dituzte lantegi askotan, errepide batzuk moztu ere bai goizean, eta kalejirak zein martxak egin dituzte goizean. Hari honetan zuzenean ari da kontatzen BERRIA.
Instituzioek ez dute etenik egin. Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, esaterako, osoko bilkurak zituzten: EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek bat egin dut grebarekin, baina beste alderdiek ohiko jardunari eutsi diote.
Grebalari batzuk identifikatu eta atxilotu ere egin dituzte poliziek. Michelinen (Gasteiz) lantegian bi lagun atzeman dituzte goizean, eta geroago utzi dituzte aske. Donostian, eguerdian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean kateatu da feminista talde bat: sei atxilotu dituzte poliziek.
Goizetik aritu gara kontatzen greba feminista orokorrak ekarri duena. Bihar hausnarketak jasotzeko eguna izango da. Hemen amaituko dugu zuzenekoa.
Irakaskuntza publikoan, hamarretik zazpik egin dute greba
Euskal Herriko Mugimendu Feministak jakinarazi duenez, hezkuntza publikoan oso jarraipen zabala izan du greba orokor feministak. Hamar langiletik zazpik egin dute bat deialdiarekin.
«Hau hasiera baino ez da»
Gasteizko manifestazioaren amieran, pankarta baten bidez honako mezu hau zabaldu dute: «Hau hasiera baino ez da». Pixkanaka ari dira amaitzen arratsaldeko mobilizazioak.
🟪 Gasteizko arratsaldeko manifestazioa
— LAB Gasteiz (@LABGasteiz) November 30, 2023
HAU HASIERA BAINO EZ DA!#Az30#GrebaFeministaOrokorra#ZaintzaEskubideKolektiboa#A30GrebaFeministaOrokorrapic.twitter.com/gkfyKfJkn9
Amaitu da Bilboko manifestazioa
Amaitu da Bilboko mobilizazio jendetsua. 'Zutik emakumeak' abestuz amaitu dute protesta.
Bilboko manifestazio amaierako ekitaldia amaitu da.
— Imanol Magro (@Imagreto) November 30, 2023
'Zutik emakumeak' abestuz itxi dute.#GrebaFeministaOrokorra#ZaintzaEskubideKolektiboa@berriapic.twitter.com/6XlUz9y7O3
Zaintzaileak gogoan
Zaintza lanean ari direnak gogoan izan dituzte manifestazio bukaerako mezuetan. Donostian, esate baterako, borroka feminista goraipatuz eta zaintza lanean ari direnen lana aitortuz amaitu dute protesta.
"Gaurkoa ez da amaiera, hasiera baizik. Antolatu, zaindu, eta bizirik mantendu gaur arte eraiki dugun guztia. Euskal Herria feminista izango da. Gora zaintza langileak, gora EH langileak. Gora borroka feminista" . Bukaera ederra Donostian. @berria#GrebaFeministaOrokorra
— Amagoia Mujika Tolaretxipi (@mmuxika) November 30, 2023
Aske dira Donostian atxilotutakoak
Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan euren burua kateatu duten eta Ertzaintzak atxilotuta eraman dituen sei lagunak aske utzi dituzte.
Bulebarrean da Donostiako manifestazioa
Donostiako manifestazioa ere amaitzen ari da. Oraintxe manifestariak Bulebarrean dira, eta laster hasiko da azken ekitaldia.
Bulebarrean daude jada! Laster irakurriko dute komunikatua.@irutxulo#ZaintzaEskubideKolektiboa#GrebaFeministaOrokorrapic.twitter.com/3JVMuoqQri
— Beñat Parra Rguez. (@ParraBenat) November 30, 2023
Bilboko manifestazioa, amaitzear
Amaitzear da Bilboko manifestazioa. Bukaerako ekitaldira oraindik jendea iristen ari da, baina kalea beteta daude.
Jendetza bildu da Bilbon. Udaletxe aurrea bete da, baita udaletxeko zubia ere eta oraindik jendea iristen ari da Buenos Aires kalean barrena. #GrebaFeministaOrokorra#ZaintzaEskubideKolektiboa@berriapic.twitter.com/HmOAKzvqpi
— Imanol Magro (@Imagreto) November 30, 2023
Jendetza, herrietan ere
Jende asko mobilizatzen ari da arratsaldean, eta ez soilik hiriburuetan. Herrietan ere jende andana irten da kalera, greba feminista orokorrarekin bat eginez.
Arrasateko arratsaldeko manifa@elasindikatua@bizitzak#Az30Nov#GrebaFeministaOrokorra#HuelgaFeministaGeneral#ZaintzaEskubideKolektiboa#DerechoColectivoAlCuidadopic.twitter.com/513k1elRge
— ELA Deba Eskualdea (@ELA_Deba) November 30, 2023
Zaintza sistema publikoaren aldeko oihuak
Banderolak, oihuak, kantuak... Zaintza sistema publikoaren aldeko aldarriak nagusi dira manifestazioetan. Halaber, zaintzaren negozioa egitearen aurkako oihuak ere asko dira manifestarien artean. Iruñeko arratsaldeko manifestaziokoan Uxue Reyk hartutako irudi horiek dira adibide bat.
«Zaintza sistema publikoa», «lagunek zaintzen naute; ez Poliziak», «zaintza lanetan, funts putrerik ez». #GrebaFeministaOrokorra@berriapic.twitter.com/2cx5f1nAEx
— Uxue Rey Gorraiz (@_uxuerey) November 30, 2023
Jendetza, Gasteizen
Jendetza batu da Gasteizko manifestazioan ere.
🟪 Gasteizko arratsaldeko manifestazioa martxan#Az30#GrebaFeministaOrokorra#ZaintzaEskubideKolektiboa#A30GrebaFeministaOrokorrapic.twitter.com/4DRPca68bQ
— LAB Gasteiz (@LABGasteiz) November 30, 2023
Herrietan ere, mobilizazioak
Hiriburuetan ez ezik, hainbat herri eta eskualdeburutan ere mobilzazioak egiten ari dira. Esate baterako, Tolosan (Gipuzkoa).
“Zaintza sistema publikoa orain” ohiuka Tolosaldea. @berria#ZaintzaEskubideKolektiboa#GrebaFeministaOrokorrapic.twitter.com/dGVZkMW0W7
— Oli A.A (@OliArtola) November 30, 2023
Abiatu da Donostiako martxa
Abiatu da Donostiako arratsaldeko manifestazioa ere.
Hasi da Donostiako manifestazioa. "Zaintza sistema publikoa" oihukatuz. Jendetza elkartu da. #GrebaFeministaOrokorra@berriapic.twitter.com/LV8bEZiX2I
— Amagoia Mujika Tolaretxipi (@mmuxika) November 30, 2023
Atxilotuak askatzeko eskean
Donostian, Antiguako komisaldegiaren aurrean elkartu da emakume talde bat 18:00ak baino lehentxeago, eguerdian diputazioaren eraikinaren aurrean egindako protestan atxilotutako sei andrazkoak askatzeko eskatuz. Ertzainek esan diete lekua uzteko, baimenik gabeko elkarretaratze bat egiten ari direlako.
Donostiako manifestazioa, hastear
Hastear da Donostiako manifestazioa. Jendea prest da, pankartaren atzean, Antiguako tuneletik irteteko.
👉🏽 Manifestazioa hastear 🟣
— Donostiako Feministak (@DFeministak) November 30, 2023
Ez dago euririk ezta maremotorik ere hau geldituko duenik 💥#Az30Nov#GrebaFeministaOrokorra#HuelgaFeministaGeneral#ZaintzaEskubideKolektiboa#PribatizaziorikEz#ZaintzaSistemaPublikoa#DerechoColectivoAlCuidado@bizitzakpic.twitter.com/FPGuN5eUGK