Irudia. Tolosa
Oinatz Bengoetxeak agur biribila izan du
Oinatz Bengoetxeak atzo jokatu zuen azken-aurreko partida profesionaletan, Tolosan (Gipuzkoa). Oroitzapen ederra izango du. Batetik, hark eta Jose Javier Zabaletak 22-17 irabazi zieten Jokin Altunari eta Jon Mariezkurrenari. Bestetik, Beotibarren bildutako ikusleek agur polita eskaini zioten. Leitzarrak larunbatean jokatuko du azken partida, Labriten. Mariezkurrenarekin ariko da, Artola-Arangurenen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu