ZUZENDARIARI

Ordiziako Jakintza ikastolako gurasoen manifestua

Jakintza ikastolako Juntako Gurasoak eta jatorria Euskal Herritik kanpo duten Jakintza Ikastolako 116 guraso.
Ordizia
2021eko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Behean sinatzen dugunok, mundu osoko hainbat lekutatik Euskal Herrira iritsitako ordiziarrak, Ordiziako Jakintza Ikastola jasaten ari den erasoen aurrean, honako manifestu hau plazaratu nahi dugu:

— Jakintza Ikastola ez da eskola segregazionista.

— Ikastolako hezkuntza-komunitate osoak ahalegin handia egiten du bere proiektua aurrera eramateko, arrazoi ekonomikoengatik edo bestelakoengatik inor proiektu horretatik kanpo geratu ez dadin.

— Gure haurrek, ingurune berriarekin harmonian garatzeko, konfiantzazko ingurune bat aurkitu dute ikastola honetan.

— Kultura-aniztasunarekiko errespetua da nagusi, eta, aldi berean, euskararekiko eta haren kulturarekiko maitasun handia transmititzen da.

— Komunitate honetan jarraitu nahi dugu, eta munduko edozein tokitatik etorritako gainerako familiak animatzen ditugu, gure ikastolari buruzko zurrumurruak sinetsi beharrean, gu ezagutzera hurbil daitezen eta proiektu eder honen parte izatera anima daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.