ZUZENDARIARI

Eskerrik asko, Zarautz

Zarautz.
2019ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Herenegun Kilometroak Zarautzen. Eguraldia gure esku ez zegoenez, egindakoa hartu behar, baina gure eskuetan zegoena ondo burutu genuen, harro egoteko moduko antolakuntza ikusi genuen.

Musu truk lana egitea ohikoa ez den garai honetan hainbeste jende, adin desberdinetakoak buru-belarri jardutea zoriontzekoa da. Iruzkin on asko entzun nuen egunean zehar, adibidez, komunean nengoela, ondokoetan neska gazteak sartu eta kanpokoei builaka: «Zer garbiak dauden komunak; gainera, paper eta guzti». Iparraldetik beraien borondatez etorritako musika taldeak, agurtzeko une beretik «Zer antolaketa eta harrera ona», behin eta berriz; eta, bukaerakoan, etortzeagatik guk eskerrak eman nahi eta haienak entzun genituen. Barne poza sentitzen da horrelakoetan.

Erronkako jokoak ere oso politak izan ziren. Ez zegoen indar neurketarik (nahiz eta batzuei halako erakustaldiak gustatu), proba parekideak bultzatu ziren, puntu morea denontzat festa gozagarria izan zedin pistak ematen, txosnak, bazkariak, garbiketa, zabor biltzaileak, musikariak, biotopo zainketa, trafiko zuzentzaileak, koordinatzaileak, eta abar eta abar. Txalotzekoak guztiak.

Ilusioz egindako lana, dena ikastolaren proiektu honetan sinesten dugulako. Eta jarrai dezagula sinesten! Zer litzateke eskola publiko ofiziala bera ere ikastolarik gabe?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.