Africa Baetak Zilarrezko Antena saria jaso du
BILBO. Euskadiko Irrati eta Telebista Profesionalen Elkarteak Zilarrezko Antena saria eman zion atzo Bilbon Africa Baeta kazetariari, ETB2ko albistegietan egiten duen aurkezle lanagatik. Epaimahaiak nabarmendu du aurkezlearen profesionaltasuna eta telebistari egindako ekarpena. «Informatuta egon gaitezen egunero Baetak egiten duen ahalegina hartu dugu aintzat», adierazi du epaimahaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu