ZUZENDARIARI

Zaldierori 'Deskartau' ezizena jarriko diogu?

Patxi Alaña, Josetxo Mendia, Jose Mari Lejardi, Oier Nuñez eta Unai Alaña
2020ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Zapalketa baten aurrean herritarrak altxatzen hasten direnean, botereak iseka, zentsura eta antzeko bideak erabiltzen ditu, argudiorik ez duelako. Iruña-Veleia argitzeko Europako herrialde normaletan egiten dutena hemen eskatzen dugun bakoitzean, hau da, grafitoak laborategi on eta inpartzialetan datatzea, Zaldierok txiste txarrak eskaintzen dizkigu.

Zorionez, denborak gauzak ondo kokatzen laguntzen digu. Adibidez, epaiketan jakin izan dugu Museoko berriztatzaileentzat grafitoak benetakoak direla eta ez dela RIP agertzen, Joakin Gorrotxategik eta akolitoek mila aldiz esan diguten moduan, hiru santutasun marra baizik, zartatuekin.

Txosten grafologikoek faltsugilea Eliseo Gil zela frogatzen zutela ehunka aldiz entzun dugunean, epaiketan jakin izan dugu txosten horiek ez dutela ezertarako balio.

Julio Nuñezek eta bere lagunek grafitoak zeramikak garbitzean agertzea guztiz susmagarria zela mila aldiz esan dutenean, jakin izan dugu Museoan, soilik bi kutxa garbitzean, grafito garrantzitsu bat agertu zela.

Eliseo kaleratzeko Descartes agertzen zela ehunka aldiz entzun ondoren, epaiketan aipatu ere ez dute egin, Miscart antzeko zerbait agertzen delako.

Hala eta guztiz ere, Zaldierok Iruña-Veleian Descartes agertzen dela irudikatu digu, azken boladan eta gose greba dela eta agertzen ari diren gutun, iritzi artikulu eta abarri erantzun nahian. Argudiorik ezean, iseka.

Zaldierok euskaldunon adimen mailari barre egiten dio, tontotzat hartzen gaitu, Interneten irudia ez dugula ikusi pentsatuko du, edo ez dakigula irakurtzen.

Goiena-n agertu den gutun batean dioenez, normala da hemengo ikasleek Pisa irakurketa azterketan maila baxua edukitzea, irakasleen formatzaileek... Miscart agertzen den lekuan Descartes irakurtzen badute, izan ere, zer irakatsiko diete etorkizunean gure seme-alabak heziko dituztenei?

Zaldierok ederki daki ez dela Descartes agertzen. Agian, horregatik, euskaldun zintzoen taldetik Deskartau beharko genuke, eta auskalo non sartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.