Zorionez, euskara gehiago erabiltzen dute kalean gure gazteek; hori bai, askotan, gaztelaniaren esaerak eta esamoldeak zuzenean itzulita. Itsusia baino zerbait gehiago da. Gauza batek harritzen nau, nolanahi ere, eta zera da: hainbeste zabalduta dagoen erdarazko de tu erabiltzea (bai gazteen artean eta baita gazteek nagusiekiko ere) ez dela, ordea, zuzenean itzultzen euskarara; hau da, hika hitz eginez. Non dago arazoa?
Bada, euskara artifizial bat erabiltzen badugu (hau da: zuka), uste dut laster galduko dela euskara. Saiatu, bada, gazteok batez ere hitanoa erabiltzen, bestela gureak egin du.
ZUZENDARIARI
Hitanoa gora eta hitanoa behera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu