Atzo goizean Radio Euskadin ELAko Idazkari Nagusi Mikel Lakuntzak emandako elkarrizketarekin albistea egin zuten ETB2ko 15:00etako albistegian. Elkarrizketa horretan, Lakuntzak oso kritika gogorrak egin zizkion Urkullu lehendakariari, ezezkoa eman diolako ELAko eta LABeko ordezkaritzarekin bilera egiteari. Lakuntzak esan zuen Urkulluren jarrera antidemokratikoa dela. Albistegiaren zein minututan sartu zuten albiste hori? 15. minutuan albistegiaren beraren ordulariaren arabera. Zer albiste eman zuten, esate baterako, Lakuntzaren albistearen aurretik? Trumpek hiru urte bete dituela, Traperoren epaiketaren hasiera, Osasunako epaiketaren hasiera... eta, aurpegia behar da, Espainiako lurralde bateko zulo batean erori zen Julen izeneko ume baten epaiketa ez egiteko akordioa.
Etxe horretako kazetariek noiz arte segitu behar dute isilik?
ZUZENDARIARI
ETBren lerro informatiboa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu