ZUZENDARIARI

Fisioterapeuten deialdia Osasunbidean

2021eko martxoaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Martxoaren 3an egin zen lehenbiziko ariketa, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan, fisioterapeuta izateko oposizio-lehiaketan.

24 lanpostu dira, eta denetan izanen da beharrezkoa gaztelania jakitea, bistan da, eta, horretaz gain, merezimendu izanen dira alemana, frantsesa eta ingelesa, baina euskara ez da baloratuko eremu mistoan eta ez-euskaldunean.

Hala, deialdi honetan 24 lanpostuetatik lanpostu batean bakarrik baloratuko da euskara, bakarra baitago eremu euskaldunean.

Txibiteren Gobernua da, orain arte, bakarra alemana, frantsesa eta ingelesa baloratzen eta euskara ez puntuatzen eremu mistoan.

Nafarroako Kontseiluak ezarri zuen guztiz legezkoa zela euskara baloratzea Nafarroa guztian, beste hizkuntza batzuk ere baloratzen zirenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.