Hemezortzi euskal segalari ariko dira Europako Txapelketan, asteburuan
![Europako Txapelketan ariko diren segalariak. ALMITZA. Europako Txapelketan ariko diren segalariak. ALMITZA.](https://www.berria.eus/uploads/s1/58/80/25/p015-f01.jpeg)
SEGA. Ostiraletik igandera jokatuko da, Suitzan, Europako Sega Txapelketa, eta, urtero legez, euskal ordezkariek ez dute huts egingo. Almitza elkartearen bidez, hemezortzi segalari ariko dira lehian: hamar gizonezkoetan, bost emakumezkoetan, eta hiru gazte mailan. Euskal Herritik 50 lagunek egingo dute bidaia, eta, lehiatzeaz gain, herrialdeen arteko kultur topaketan parte hartuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu