Beste delitu bat leporatu diote Carlos Ghosni: laugarrena

2019ko apirilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TOKIO. Japoniako fiskaltzak laugarren akusazio bat egin du Carlos Ghosn Nissaneko eta Renaulteko buru izandakoaren aurka. Enpresaren konfiantza gehiegikeriaz erabiltzea leporatu dio, Nissanen bost milioi dolar bere onerako desbideratu zituelakoan. Azaroaren 19an atxilotu zuten Ghosn, ordura arte Japoniako enpresa zuzendaririk ospetsuena zena. 108 egun preso egon ondoren, askatu egin zuten, baina berriro atxilotu zuten apirilaren hasieran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.