Epaileetako bat Espainiako Justizia idazkari izandako da
Ines del Rioren helegitea aztertu eta babesa eman dion Estrasburgoko Auzitegiko aretoko epaimahaiko kideetako bat Luis Lopez Guerra da, Espainiako Justiziako Estatu idazkari izandakoa. Luis Lopez Guerra 2004 eta 2007 bitartean izan zen idazkari, hain zuzen ere, Espainiako Auzitegi Gorenak Parot doktrina ezarri zuen garaian. Justizia idazkaritza utzi, eta berehala izendatu zuten Giza Eskubideen Auzitegi epaile. Orduan Espainiako Gobernuak, Jose Luis Rodriguez Zapaterorenak, txalotu egin zuen Auzitegi Gorenaren erabaki hori. Orain, Luis Lopez Guerrak Parot doktrina goitik behera bota duen erabakiarekin bat egin du, epaile guztiek aho batez hartu baitute erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu