Zuzendariari
Andoni Esparza Gallastegi gogoan
Joan zaigu gizon handi bat: Andoni Esparza Gallastegi. 50-60ko hamarkadan Elorrion Funcor kooperatiba sortzen, ikastolaren proiektua laguntzen, haur unibertsitatearen proiektuan Jorge Oteizarekin lanean, Ama-Lur filmaren bultzatzaile, eta beste hamaika lanean aritu zen. Gaztetan hasi zen lan erraldoi hauetan ekintzaile. Gerora, une latzak pasatu zituen, baina, hala ere, lanean sutsu jarraitu zuen bere ideiak zabaldu eta banatu nahian. Pentsalaria, Aberriaren eta Euskararen maitale. Benetan ederra izan da ezagutu izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu