Sara Sotoren hainbat obra gordeko ditu Eresbilek
MUSIKA. Eresbilek Sara Soto (Gorliz, 1914-Irun, 1999) konpositorearen hainbat obra ditu atzotik. Musikagilearen senideek Euskal Musikaren Artxibategiaren esku jarri dituzte Sotoren lan esanguratsuenak jasotzen dituzten eskuizkribuak eta kopiak; tartean, Cripta organorako obra. Lourdes Iriondok eta Txomin Artolak kantatu izan dituzten Sotoren kantuak, besteak beste, Maitasun honek zugan dirudi edo Oroitzen zara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu