EAJk desarmatzeko eta desegiteko exijitu dio ETAri
«ETA ez da euskal indar politikooi iradokizunak egiteko inor», ohartarazi du EAJk ETAren agiriaren ondoren. «Jardun politikoa gizartea ordezkatzen duten erakundeei dagokie esklusiboki, hau da, alderdi politikoei. Ez gara gehiagotan nahastuko». Hedabideetara igorritako prentsa ohar baten bidez egin du balorazioa EAJk. Eskaerak ETArengana bideratuta egin ditu: «Bere jarduera amaitzeko alde bakarrean hartutako konpromisoa azkeneraino betetzeko» exijitu dio erakunde armatuari, «desarmea eta desegitea barne». Bestalde, EAJk lanean jarraituko duela agindu du, «orain arte egin izan duen moduan, zuhurtasunez eta arduraz, Euskadin bake iraunkorra lortze aldera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu