Kontseiluak Nafarroako Gobernuari eskatu dio urgentziazko neurriak hartzeko
IRUÑEA. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariarekin bildu zen atzo, Iruñean, eta eskatu zion Geroa Euskaratik adierazpenean jasotako «urgentziazko neurriak» abian jar ditzala. Alizia Iribarren AEK-ko koordinatzaile nagusiak ere parte hartu zuen bileran. COVID-19aren krisiak sortutako kalteei aurre egiteko «larrialdiko neurriak» biltzen ditu adierazpenak. Datozen asteotan ordezkari publikoekin eta pribatuekin biltzekoa da Kontseilua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu