Zabortegien kudeaketa hobea nahi du Gasteizek

2020ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
GASTEIZ.Gasteizko udalbatzak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio zabortegien kudeaketa ebazteko plan autonomikoa egiteko. Zabortegira hondakinen gutxiengoa eramatea da helburua, eta, beraz, Eusko Legebiltzarrari eskatu dio Hondakinen eta Ekonomia Zirkularraren Lege berri bat onartzeko. Joan den ostiraleko osoko bilkuran onartutako mozioak eskatzen du udal hondakinen taldearen funtzioak zabaltzeko. Horrela, Gasteizko Gardelegiko zabortegiaren egungo egoera aztertu ahal izango da, eta, bide batez, zabortegiaren zerbitzuaren araudia aldatzeko urratsak egiten hasiko dira. Gainera, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio beharrezkoak diren neurri guztiak hartzeko herritar guztiensegurtasuna, osasuna eta ingurumena zaintzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.