Julen Retegik ez dio aukerarik eman Unai Lasori (22-8)

Eratsungoak Oinatz Bengoetxea izango du aurkari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetan

Julen Retegiren pilota boleaz astintzen, Unai Lasoren aurrean. J. C. RUIZ / FOKU.
2019ko apirilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Julen Retegik buruz buru oraindik ere zeresana baduela erakutsi zuen atzo Tolosan. Bakarkako lehian espezialista da, eta lana gogotik egin behar da hari irabazteko. Unai Lasoren aurka jokatu zuen, eta 22-8 irabazi. Oinatz Bengoetxea izango du aurkari final-zortzirenetan, larunbatean, Iruñean.

Retegik ez zion aukerarik eman Lasori, eta gazteak ustez kolpean zuen abantaila ez zen agertu. Lasok bost aste zeramatzan geldirik arazo fisikoen ondorioz, eta antzeman zen, Retegi 12-2 aurreratu baitzen. Lasok arriskatuz berreskuratu zuen sakea, eta harekin 12-8raino gerturatu zen. Baina Retegi gehiago zen, eta, sakea berriz hartu zuenean, jarraian egin zituen azken hamar tantoak.

Larunbatekoaz gain, final-zortzirenetako beste hiru partida jokatuko dira: ostiralean, Tolosan, Erik Jakak eta Iñaki Artolak neurtuko dituzte indarrak; igandean, Eibarren, Iker Irribarriak eta Victor Estebanek: eta astelehenean, Zumaian, Beñat Rezustak eta Peio Etxeberriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.