Koronabirusa

Enpresen kotizazioak igo nahi ditu Madrilek

2020ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
MADRIL. Astea amaitu aurretik itxi nahi du Espainiako Gobernuak lan erregulazioen inguruan akordio bat sindikatuekin eta patronalekin. Dosier horiek alarma egoeratik harago mantendu nahi dituzte denek. Hego Euskal Herrian 245.399 langile daude enplegu erregulazioan. Elkarrizketetan oztopo nagusiak izaten ari dira datozen sei hilabeteetan arrazoi objektiboengatik kaleratzeak egiteko debekua —hori malgutu nahi dute patronalek— eta enplegu erregulazioan dauden langileengatik enpresek gizarte segurantzan egin behar duten ekarpenaren zenbatekoa. Gaur egun, ez dute dirurik jartzen 50 langile baino gutxiago dutenek, eta %25 jartzen dute 50etik gorakoek. Hori aldatu nahi du gobernuak. Era berean, egun erregulazioan dauden langile guztiek dute saria jasotzeko eskubidea, nahiz eta horretarako gutxieneko denbora ez kotizatu, eta erregulazioan emandako denbora ere ez da kentzen. «Hori beste era batera arautuko da», aurreratu du Unai Sordo CCOO sindikatuko buruak. CEOE patronalak, berriz, ohartarazi du beste gai batzuetan ez daudela ados: adibidez, espediente horiei heldu dieten enpresei akziodunen artean dibidenduak banatzeko betoa jartzeko asmoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.