10

2018ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
ETA-K ISAIAS CARRASCO HIL ZUENETIK IGARO DIREN URTEAK

Hurrengo asteko asteazkenean beteko dira hamar urte ETAk Isaias Carrasco —Arrasateko Udaleko (Gipuzkoa) PSE-EEren zinegotzi izandakoa— hil zuela, eta larunbatean alderdi sozialistak omenaldia egingo dio hil zuten lekuan, Arrasateko San Andres auzoan. Lanera joateko autoa hartzera zihoanean tirokatu zuten Carrasco, 2008ko martxoaren 8an. ETAk bere egin zuen atentatua, eta, horrekin batera, 2005-2007ko bake prozesua haustea leporatu zion Zapateroren gobernuari (PSOE).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.