Harkaitz Canok irabazi du 111 Akademiaren saria

Iazko liburuen artean, 'Fakirraren ahotsa' nobela izan da akademiakideen gustukoena. Ekitaldia, ekainaren 6an.

2019ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
LITERATURA. 111 Akademia osatzen duten kideek Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa eleberria (Susa) aukeratu dute iaz argitaratutako liburuen artean gustukoena. Hiru fasetan banatu da bozketa, urtarrila eta apirila bitartean, eta hiruretan izan da bozkatuena. Azken fasean, Katixa Agirreren Amek ez dute eleberria izan du lehiakide.

199 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 102k parte hartu dute bozketetan. Ekainaren 6an jasoko du saria Canok, eta ekitaldi hori aldatuta dator aurtengoan. Hainbat urtean Andoaingo (Gipuzkoa) Bastero kulturgunean eman da saria, baina aurten Amasako (Gipuzkoa) Hika txakolindegira joango dira. Toki berriak ikuskizun berria ere eskatzen duela iritzita, 111 Akademiako kideak ekitaldi berria diseinatzen ari dira uneotan. Eta hori patxadaz egin nahi dutenez, aurten sari- ematea pixka bat atzeratu eta ekainaren 6an jasoko du saria Canok.

Aurrez ere sari bera jasotakoa da idazlea, 2011n ere harentzat izan baitzen irakurleen aitortza, Twist eleberriagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.