MENDIA. Marken urtea izan da aurtengoa Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak mendi lasterketetan. Lehenbizikoan, Jon Aizpuru eta Ewa Majernagusitu ziren. Beasaindarra 16:30ak pasatxo zirenen ailegatu zen helmugara. 22.21.54ko denbora egin zuen, eta bederatzi segundotan hobetu zuen 2017an Javi Dominguezek egindako marka. Bigarren izan zen Dominguez atzo, 23.05.26ko denborarekin, eta hirugarren Unai Dorronsoro 23.50.52rekin. Ewa Majerrek 27.41.47 behar izan zuen proba amaitzeko, marka 19 minutuan onduz.
Ehunmiliez gain, Goierriko Bi Handiak ere jokatu zen, eta bertan ere bi irabazleek, Jon Azpirozek eta Uxue Frailek, aurretik ezarritako marka onenak gainditu zituzten.Azpirozek 10.01.51ko denbora egin zuen,2016an David Agirrek behar izan zuen baino zortzi minutu gutxiago. Goar Lopetegi izan zen bigarrena (10.21.31), eta Alvaro Ramos hirugarrena(10.38.13).
Frailek12:11:21ean egin zuen lasterketa, eta lau minutuan gainditu zuen 2015ean Silvia Triguerosek ezarritako marka. Elixabet Ursua izan zen bigarrena, eta Amaia Otxoa hirugarrena. 13.51.43 eta 14.07.02ko denborak egin zituzten, hurrenez hurren.Gau freskoa izan zuten korrikalariek, eta horrek lagundu egin zien markak lortzerako orduan. Gaur Marimurumendi maratoia jokatuko da. 42 kilometro eta 2.400 metro egin beharko dituzte lasterkariek.
Aizpuruk eta Majerrek marka ezarri dute Ehunmilietan
22.21.54ko denbora egin du Aizpuruk, eta 27.41.47koa Majarrek; Goierriko Bi Handietan ere markak ezarri dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu