Fermin Muguruzari eskainitako 'Tumatxak' berezia
DONOSTIA. Fermin Muguruza musikariaren ibilbidea aztertuko dute gaur ETB1eko Tumatxak saioan, 22:00etan. Aurkezlea Julen Telleria izango da. Irunen (Gipuzkoa) jaiotako artistaren hitzak jasoko ditu programa bereziak. Horrez gain, omenaldi gisa, Joseba Irazokik, Lainek, Pettik eta Tania de Sousak Muguruzaren hainbat abesti kantatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu