Koronabirusa

Agour eta Latxa Esnearen arteko akordioa, ardi esnearentzat aterabide

Agour gazta bat. LAURENT PASCAL.
2020ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun

HELETA. Lehen sektorearen egoera ez da samurra, koronabirusaren eta haren eraginen ondorioz. Adibidez, Idiazabal gaztaren ekoizlerik handienak jada jakinarazi die bere esne hornitzaileei sasoi honetako ekoizpena 2019. urtekoa baino %20 txikiagoa izango dela. Ohikoak zaizkion merkaturatze bide asko itxi zaizkie, beraz, artzainei. Latxa Esnearen arabera, mIlioi erdi litro gutxiagorekin, Idiazabal sor-markako gazta gutxiago (-%5) ekoitziko litzateke aurten.

Baina jada artzain kooperatibaren lankidea den Heletako (Nafarroa Beherea) Agour gaztandegiak zama pixka bat arinduko die. Hazi fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren sustenguarekin, Agourrek 250.000 litro ardi esne transformatzeko konpromisoa hartu du, eta horietatik 80.000 izango dira Latxa Esneako artzainenak.

Agourrek Idiazabal gaztak egingo ditu, Lizartzan (Gipuzkoa), eta gainontzekoa hurrengo asteotan Agourrek merkaturatu behar duen beste gazta sorta batera joango da. Heletako gaztandegiak sasoi honetan jada Latxa Esneako ekoizleen 120.000 litro esne hartu zituen.

Akordioaren ondorio zuzenetako bat da 2021. urtean ardi esneak egungo prezioari eutsiko diola, Latxa Esneak eta Agourrek nabarmendu dutenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.