Koronabirusa

Espainia: BPGa %9,2 jaitsiko da, eta langabezia %19ra igo

Nadia Calviño, atzo. EFE.
2020ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
MADRIL. Koronabirusaren ondorioz Espainiako ekonomia hondoratzen ari dela onartu du Madrilgo gobernuak. Europako Batzordeari bere iragarpenak bidali behar izan dizkio, eta ez du ezkutatuoso txarrak direla. 2013tik lehen aldiz, ekonomiak atzera egingo du : barne produktu gordina %9,2 txikituko dela jakinarazi du Nadia Calviño Ekonomia ministroak. Familien kontsumoa %8,8 murriztuko da; inbertsioa, %25,5; eta esportazioak, %27,1.

Jarduera ekonomikoa amiltzearekin batera, langabeziak bost puntu egingo du gora, 2019ko %14tik %19ra; zenbaki osoetan, bi milioi langabe. Gehiago ere izan zitezkeen, baina gobernuak uste du aldi baterako erregulazioek txikitu egingo dutela kolpe hori.

Erregulazioen ordainketan,autonomoen eta etxeko langabeziaren sari berezietan, eta enpresen aldeko laguntzetan, dirua joango zaio Espainiako Gobernuari, baina zergetan askoz gutxiago jasoko du. Ondorioz, aurten BPGaren %10,3ko defizita espero du (7,5 puntu gehiago), eta zor publikoak azken hamarkadetako goia jotzea, %115koa (hogei puntu gehiago).

Madrilek espero du ekonomia «V asimetrikoan» berreskuratzea; hau da, erori baino motelago. 2021erako, BPGa %6,8 igoko da eta langabezia %17,2ra jaitsiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.