ZUZENDARIARI

Ongi etorri, Correscales

Grupo Oarso taldearen izenean.
2016ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Otsailaren 27an Bilbotik abiatuko den eta 22an Bartzelonan bukatuko den prekaritatearen aurkako korrikari correscales izena jarri zaio. Izen horrek Movistarreko langileek lan tresna duten eskuko eskailerarekineta korrikarekin hitz-jokoa egiten du.

19an Hernanitik Donostiako bidea egingo du Oarso Aldea gurutzatuz. Ekimen horren berri jakin genuenetik, gure taldea (GOT) buru-belarri dabil ahalik eta arrakastatsuena izan dadin. Inauterietan, jaia eta borroka uztartuz, txirigota bat antolatu genuen ekimenaren alde, eta, bidenabar, bizi dugun egoera sozial tamalgarria salatzeko. Eta 19an gure eskualdera iristen denean, ongietorri jendetsua eta alaitsua burutu nahi dugu, batez ere Oreretako Herriko plazan egingo den ekimenean; handik aurrera txirrindulari talde bat gehituko zaio, korrikalari talde eraginkor bat gorpuztuz Donostiaraino.

Izan ere, gure uste apalean, duela pare bat urte buruturiko Duintasunaren martxak bezala, Correscales-en bertute nagusia da, egoerari aurre egiteko lehenengo pausoa dela etsipena alboratzea. Langile esplotatu, prekario, pertsona zanpatu edo tamalgarrian dagoen ororen duintasuna berreskuratzea abian jarriz, pausoz pauso, kolpez kolpe aurrera eginez. Borroka moldeak berrituz, talde sozial desberdinen arteko loturak josiz, elkarrekiko ezagutza gauzatuz; hitz batez, borrokarako behar den elkartasuna eraikiz.

Asko hitz egiten da egoera politikoaren inguruan, batez ere parametro instituzionaletan, baina oso gutxi benetako aldaketarako behar den herri borroka nola aktibatu. Herritar sareak nola harilkatu, jendartea nola ahaldundu.

Alegia, instituzioetan oinak jartzea ondo dago, baldin eta aldi berean milaka badabiltza kaleak astintzen.

Hots. Egin dezagun bat Correscalesekin, bakoitzak bere herri eta eskualdeetan, Bilbotik Bartzelonaraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.