ELAk eta LABek hiru greba egun antolatu dituzte IMQren analisi klinikoetan

2021eko abenduaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. ELAk eta LABek lanaldi osoko hiru greba egun antolatu dituzte IMQren analisi klinikoetan etziko, ostiralerako eta hurrengo astelehenerako. Ehun langilek osatzen dute analisietako taldea, 30 zentrotan banatuta. Sindikatuen arabera, 20 urte daramatzate hitzarmenik gabe eta lan baldintza «prekarioekin»: kontratu partzialak, 1.200 eurora iristen ez diren soldatak... IMQ osasungintza pribatuko konpainia nagusia da Euskal Herrian: 350.000 bezero inguru ditu. Jabetza eskuz aldatuko da aurki. Garbitzaileak ere greban daude, 90 langileren kaleratzeen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.