PILOTA. Jokin Altunak eta Peio Etxeberriak jokatuko dute Lau eta Erdiko Txapelketa nagusiko finala, hilaren 19an, Bilbon, Bizkaia frontoian. Altuna III.a zortzigarren aldiz jarraian ariko da finalean, eta laugarren txapela irabazten saiatuko da. Peio Etxeberriak, ordea, aurreneko finala jokatuko du.
Zenoztarrak lau eta erdiko azkeneko hiru partidak irabazi dizkio amezketarrari. Aurreko bi ekitaldietan, final-laurdenetako ligaxkan nagusitu zitzaion: 2021ean, 22-18 Bergaran (Gipuzkoa), eta iaz, 22-15 Donostian. Bi garaipen horiei iaz sanferminetako torneoko final-laurdenetan lortutakoa gehitu behar zaie: 22-15 hartu zuen mendean Mungian (Bizkaia). Inork ezin du esan halakorik.
Etxeberriak azken hiru lehiak irabazi dizkio Altunari

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu