Pentsiodunek diote kalean jarraituko dutela

2019ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Bizkaiko pentsiodunen bozeramaileek esan dute kalean jarraituko dutela «gobernu berriak gure eskaerak bete arte». Hamazazpi hilabete joan dira protestak hasi zirenetik. Euskal hiri eta herri askotan manifestatzen dira, eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzen dute, baita gutxieneko soldata igotzeko ere.

Ehunka pentsiodun elkartu ziren atzo Bilboko udaletxearen aurrean egindako protestan. Pentsioen defentsan, edonork gobernatzen duela ere lelopean, erreibindikazioekin jarraitu zuten, euripean. «Azken hauteskundeen ostean ere, 2018ko urtarrilean pentsatzen genuen horrek indarrean jarraitzen du. Kalean jarraitu behar dugu gure erreibindikazioak bete daitezen», esan zuen Andrea Uñak. Erantsi zuen prest daudela denbora askoan jarraitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.