MADRIL. Gaur da bukatzekoa BBVAk aurkeztutako erregulazio espedientea negoziatzeko epea. Negoziazioa akordio batekin bukatzeko aukera handitu egin da, bankuak %22,7 gutxitu baitu kaleratu nahi dituen langileen kopurua: 2.935 izango lirateke orain, apirilean proposatu baino 835 gutxiago. Euskal Herrian 114 langile bota nahi zituen Bizkaian sortutako bankuak.
Sektoreko sindikatu nagusiak, CCOOk, ziurtatu du asteazkeneko «greba masibo eta arrakastatsuaren» ondorio dela zuzendaritzaren eskaintza. Bulegoak ixtea ere ekarriko du berregituraketak. Hasieran 530 itxiko zituela iragarri bazuen ere, orain 480 izango lirateke. Internet bidezko operazioen hedatzeak eta interes tasa txikiek kostuak murriztera behartzen dutela argudiatu du BBVAk.
Grebaren ostean, kaleratze gutxiago BBVAn
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu