Azkeneko lan heriotza salatzeko mobilizazioak

2021eko abenduaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ZUMAIA. Lan istripuan hildako azkeneko behargina gogoratuko dute Zumaian (Gipuzkoa) eta Bilbon. Besteak beste ELAk eta LABek osatzen duten gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, 12:30ean, Zumaiako Egurko enpresaren aurrean, Basusta Bidea industria gunean. Han izan zen laneko istripua, igande eguerdian. Pabiloiaren teilatuan zegoen 45 urteko gizonezkoa, garbiketa eta konponketa lanak egiten, eta handik lurrera erori, eta hil egin zen. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, aurten lanean hildako 62. behargina da. Sindikatu guztiek salatu dute ezbeharra, eta erakundeei eskatu diete laneko heriotzak saihesteko neurriak eta kontrolak areagotzeko. Hain justu horixe bera galdegiteko, UGTk mobilizazioa egingo du Osalanek Bilbon duen egoitzaren aurrean, bihar, 12:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.