Ikuskaritzak dio Txara I-en ez dela urraketarik izan

2021eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak itxitzat eman zuen atzo Donostiako Txara I zahar etxeko ikuskapen txostena. Izan ere, egoitzan izan den ikuskaritzak ondorioztatu du ez dela «araudiaren urraketarik» gertatu, erraterako, langile bakoitzak artatu beharreko erabiltzaile kopuruan: «Ratioak bete egiten dira, eta exijitutakoaren gainetik daude». Ordutegiari dagokionez ere ikuskapenak ondorioztatu du arauak bete dituztela, baina gomendatu du ordutegiak «aholkatutako tarteetara egokitzeko». ELA sindikatuak salatu zuen egoiliarrak hamalau ordu edukitzen zituztela jan gabe, eta gosaltzera askotan fardelak aldatu gabe eramaten zituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.