Laso eta Ezkurdia gaur San Fermin torneoko finalean

2022ko uztailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Buruz Buruko finala jokatu eta hilabete pasatxora ariko dira berriro elkarren aurka Unai Laso eta Joseba Ezkurdia final batean: San Fermin torneoko lau eta erdikoan, gaur, Labriten (12:00, ETB1). Lasok bigarrenez jarraian irabazi nahi dio Ezkurdiari. Hark, ordea, errebantxa hartu nahi du.

Bi partida jokatuta eta irabazita iritsi dira biak finalera: Baikokoak Iñaki Artola (22-11) eta Jon Ander Peña enpresakideak kanporatu ditu (22-15), eta Aspekoak beste horrenbeste egin du Danel Elezkanorekin (22-8) eta Peio Etxeberriarekin (22-16). Biek nahi dute lehen txapela: Lasok bigarren finala du, eta Ezkurdiak, hirugarrena.

Nafarroa Arena bete egin zen buruz buruko finalean, eta gaur ere bete egingo da Labrit. Sekulako giroa espero da, azken bi urteetan ikusleek ez baitute aukerarik izan finala ikusteko.

Gaur hasiko da ere binakako torneoa: Urrutikoetxea-Imaz eta Irribarria-Zabaleta ariko dira elkarren aurka (22:15).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.