Amazonen plantan 60.000 fardel geratu dira banatu gabe

Trapagarango zentrorako hitzarmen propioa eskatzen dute langileek. Ertzaintza grebalarien aurka oldartu da.

Amazoneko langileen protesta, Bilbon, ostegunean. FOKU.
2022ko abenduaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TRAPAGARAN. Amazoneko banatzaileek bi eguneko greba amaitu zuten atzo, Gabonen aurretik. LAB sindikatuaren datuen arabera, ostegunean 25.000 fardel geratu ziren banatu gabe, eta atzo, 35.000. Hala, zentro logistikoaren jarduna ia guztiz etetea lortu dute. Atzoko piketeetan liskarrak izan zituzten Ertzaintzarekin, eta hiru langile zauritu ziren.

Bizkaiko banatzaileen hitzarmena aplikatzen zaie Amazoneko langileei, eta zentroko akordio propioa eskatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.