BEASAIN. Amiantoaren biktimak gogoratzeko oroitarri bat dago Beasaingo CAFen lantegiko atarian. Ez da harritzekoa, kontuan izanda dagoeneko 37 direla fabrika horretan lanean jardun eta amiantoaren ondorioz hil diren beharginak—haien heriotzaren jatorrian amiantoa zegoela ofizialki aitortzea lortu zutenak—. Arrazoi horregatik hildako azken bi lankideak —jada erretiroa hartua zuten— izan zituzten gogoan atzo CAFeko langileek, enpresa batzordeak deituta, oroitarrian egindako omenaldian.
Bi lankideen heriotza salatzeaz gain, eskakizunak ere egin dituzte CAFeko langileen ordezkariek: enpresari eskatu diote lankideren bati amiantoarekin lotutako gaitzen bat detektatzen zaionean, zuzenean har dezala laneko gaixotasuntzat, aitor dezala eragindako kaltea eta ordaindu diezaiotela dagokion kalte ordaina, auzibidea ez dadin izan langilearen aukera bakarra.
Amiantoaren azken bi hilak gogoan izan dituzte CAFen
Erretiroa hartu ondoren amiantoarekin kontaktuan izandako 37 langile hil dira Beasaingo lantegian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu