Bihar hasiko da Sarek antolatutako bizikleta martxa
DONOSTIA. Bihar hasiko da Sarek Orain presoak lelopean antolaturiko bizikleta martxa. Agerraldia egingo dute 10:00etan, Luhusoko plazan (Lapurdi), eta jarraian abiatuko dira txirrindulariak. Donostiara 16:00etan iritsi, Katalunia plazan geldialdia egin, eta gero Zarautzera (Gipuzkoa) joango dira. Itzulia igandean amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu