Sanchezen inbestidurarako jarrera adosteko elkartu dira ERC eta EH Bildu
BARTZELONA. Pedro Sanchez (PSOE) Espainiako gobernuburu izendatzeko saiorako «jarrera bateratua adostear» dira ERC eta EH Bildu, biek atzo Bartzelonan egindako bileraren ostean ohar baten bidez esan zutenez. Kongresuan eta Senatuan elkarlanean aritzeko akordio estrategikoa dute bi taldeek, «independentismo aurrerakoia» sustatzeko. ERCtik Pere Aragones, Gabriel Rufian, Marta Vilalta, Sergi Sabria eta Carolina Telechea izan dira batzarrean, eta, EH Bildutik, Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte, Mertxe Aizpurua eta Gorka Elejabarrieta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu