IRUÑEA. Nafarroan 2.000COVID-19 kasuen langa gainditu zuten Gabon gauean, Osasunbidearen datuen arabera: eginiko proben laurdenetan, emaitza positiboa izan zen; denera, 2.036 kasutan. Egun, 140 lagun daude ospitaleratuta herrialde horretan; horietako 28, ZIUetan. Efe agentziak argitaratu duenez, gainera, azken egunetako kasu kopuruak eta antigeno testen eskaera handiak eragina izan dute Osasunbideko protokoloetan, eta osasun zentroek arazoak dituzte behar bezainbeste proba egiteko.
Osasun Saileko iturriek agentzia horri adierazi diotenez, 37.305 proba egin zituzten abenduaren 16tik 23ra: azken hilabeteetan astero batez beste eginikoak halako bi baino gehiago. Hala, hainbat zentrotan norberak egindako antigeno proben emaitzak ontzat jotzen ari dira, ezin dutelako hura ziurtatzeko beste bat egin.
Koronabirusa
2.000 kasuen langa gainditu dute Nafarroan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu