IRUÑEA. Datorren urtarriletik aurrera indartuko du Haur Hezkuntzako sarea Nafarroako Gobernuak. Iragarri duenez, bikoiztu egingo du haur hezkuntzarako hezkuntza errefortzua 2023ko urtarrilean, eta 2023-2024ko ikasturtean. Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren arteko koordinazio bileraren ostean eman dituzte zehaztasunak. Jakinarazi dutenez, 113 lanaldi gehiagorekin indartuko dute. Gobernuak 2023rako aurkeztu duen aurrekontu proiektuak jasota dauka diru sail bat kontratazio horietarako. Horrenbestez, aurrekontuak onartuz gero, lanaldi horiek 2023ko urtarriletik egongo dira indarrean.
Gobernuko iturriek esan dutenez, lantalde teknikoan sartzera gonbidatu zuten 0-3 plataforma, baina ez parte hartzea erabaki zuen.