Durangoko Azoka abenduaren 7tik 11ra egingo dute
DURANGOKO AZOKA. Durangoko 57. Azoka abenduaren 7an hasi eta 11n amaituko da, eta bertan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 1etik 30era bitartean eman beharko dute izena azokaren webgunean (www.durangokoazoka.eus). Egitaraurako proposamenak aurkezteko, berriz, urriaren 15era arte izango da aukera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, beste urte batez, online dendak jarraipena izango du aurten ere, «parte hartzaileei salmentarako aukera gehiago eskainiz eta bertaratu ezin diren kulturzaleei erosketa ahalbidetuz». Horiek horrela, aurten erakusmahaia alokatzen duten eragile guztiek modu presentzialean eta digitalean hartuko dute parte Durangoko Azokan. Bestalde, aurten, berriro ere, Ikasle Goiza presentziala izango da, eta horrekin hasiko da azoka, abenduaren 7an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu