EH Bilduren manifestaziora joateko deia egin du Sortuk

Zupiriak gogoratu du osasun neurriak errespetatu behar direla. Gazteek ere deitu dute larunbateko protestara.

Arkaitz Rodriguez, atzo, Bilbon. SORTU.
2021eko azaroaren 18a
00:00
Entzun

BILBO. Duela 37 urte hildako Santi Brouard eta duela 32 urte hildako Josu Muguruza Herri Batasuneko (HB) kideak izan zituen atzo gogoan Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak Bilboko Plaza Eliptikoan egindako adierazpen batzuetan. Etzi izanen da bi hilketen urteurrena, eta, Rodriguezek atzo nabarmendu zuen Euskal Herriaren «askatasunarekiko konpromisoa» izan zutela biek ala biek. Hori oroitarazteko, Sortuko idazkari nagusiak larunbatean Bilboko kaleak betetzera deitu du, goizean Brouarden eta Muguruzaren omenez eginen diren ekitaldietan eta arratsaldean EH Bilduk deituriko manifestazioan.

Hiru mezu helarazi zituen Rodriguezek: lehenik, hildako HBko kideen «ametsak eta herri honen emantzipazio nazional eta sozialaren aldeko borroka inoiz baino biziagoak eta indartsuagoak» direla; bigarrenik, «konpromisoa eta borroka funtsezkoak» direla; eta, hirugarrenik, «milaka eta milaka» direla «herri honekin eta haren etorkizunarekin konprometitutako gizon-emakumeak». Hainbat «gazte independentistak» ere bat egin zuten atzo EH Bilduren deialdiarekin.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gogoratu zuen osasun neurriak errespetatu beharrekoak direla.

Brouarden eta Muguruzaren omenezko ekitaldiarekin nahiz arratsaldeko mobilizazioarekin bat egin du LAB sindikatuak ere: «Trantsizioa abiatu behar dugu, egungo eredu ekonomiko eta soziala gainditu eta bizitza erdigunean jarriko duen eraldaketa sustatzeko, Euskal Herritik eta Euskal Herrirako», ohar batean adierazi duenez: «78ko erregimenarekin eta haren oinordekoekin kateak apurtzeko garaia da. Gure herriaren nazio askapenaren kontrako zapalkuntzak adiera asko izan ditu, urteurren beltz ugari ditugu egutegian markatuta».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.