TXIRRINDULARITZA. Espero zen bezala, aldaketa dezente eragin zituen sailkapen nagusian Kataluniako Voltako hirugarren etapak, atzokoak. Liderra, ordea, lehengo bera da: Thomas De Gendt (Lotto Soudal). Flandriarrak eutsi egin zion beste egun batez maillot zuriari. Minutu erdi eskasengatik lortu zuen. Izan ere, 27 segundora du orain Adam Yates (Mitchelton), eta 30era Egan Bernal (Sky). Yatesek irabazi zuen atzo mendiko lehen etapa, esprintean Bernali, Dan Martini (UAE), Nairo Quintanari (Movistar) eta Miguel Angel Lopezi (Astana) aurrea hartuta. Bost txirrindulari horiek elkarrekin iritsi ziren helmugara.
Atzokoa ikusita, De Gendtek ia ezinezko izango du gaur lidergoari eustea. Izan ere, mendiko bigarren etapa jokatuko dute, itzuliko saio nagusia. Txirrindulariek 150,3 kilometro egingo dituzte Llanarsen eta La Molina eski estazioaren artean, eta lau mendate igoko dituzte: Soubet —9,2 kilometro eta %5,5eko pendiza—, La Creueta —19,9 km eta %4,7— eta La Molina bi aldiz —11,4 km eta %4,3 lehen aldian, eta 12,1 km eta %4,4 bigarrengoan—.
Brujas-De Panne World Tourreko klasikoan, berriz, Dylan Groenewegen (Jumbo) nagusitu zen atzo, Fernando Gaviria (UAE) eta Elia Vivianiren (Deceuninck-Quick Step) aurretik.
Adam Yates nagusitu da Voltan; De Gentdek lider segitzen du
Flandriarrak 23 segundoren aldea du Dan Martinekin, eta 27rena Yatesekin. Gaur saio nagusia jokatuko dute

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu