Gorpu bat atzeman dute su harturiko auto baten barnean

Guardia Zibila ikertzen ari da zer gertatu den. Astearte arratsaldean atzeman zuten ibilgailua sutan, Azagran

Su harturiko autoa, asteartean, Azagran. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK.
2020ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
AZAGRA. Auto batek su hartu zuen astearte arratsaldean Azagrako kanpoaldean (Nafarroa), eta, sua itzaltzean, pertsona baten gorpua aurkitu zuten suhiltzaileek ibilgailuaren barnean. Guardia Zibila ikertzen ari da zer gertatu den.

Azkoiengo suhiltzaileei eman zieten abisua, astearte arratsaldean: sua zegoela oihan batean. Sutan zegoena, ordea, auto bat zen, eta garrak inguruetako zelaietara ere hedatuak ziren autoaren suaren ondorioz. Gorpua ibilgailuaren barnean zegoen, kiskalita.

Javier Remirez Nafarroako presidenteordeak atzo jakinarazi zuen Guardia Zibilaren eskuetan dagoela ikerketa, eta sekretupean daukatela. Ez dute gertatuari eta hildakoari buruzko datu gehiagorik eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.