Koronabirusa

EAEn ziurtagiria jartzearen alde egin du fiskaltzak

Ziurtagiria, Iruñean. I. ZABALETA / FOKU.
2021eko azaroaren 30a
00:00
Entzun
MADRIL. Gaueko aisialdiko ostatuetan eta 50 pertsonatik gora har ditzaketen jatetxeetan COVID ziurtagiria exijitzea «neurri egokia, beharrezkoa eta neurrikoa» dela uste du Espainiako Auzitegi Goreneko fiskaltzak, eta auzitegi horretako administrazioarekiko auzietarako salari galdegin dio «baimena eman diezaiola» Eusko Jaurlaritzari neurri hori Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ezartzeko.

EAEko Auzitegi NagusiaCOVID ziurtagiria exijitzearen aurka azaldu zen azaroaren 22an, baina Jaurlaritzak helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean. Orain, auzitegi horretako fiskaltzak ontzat jo du errekurtsoa, eta neurria ezarri ahal izateko eskumena galdegin du Jaurlaritzarentzat. GalizianCOVID ziurtagiria exijitzearen alde emandako epaia hartu du oinarritzat fiskalak.

Espainiako Auzitegi Goreneko hirugarren aretoak bost egun dauzka orain erabaki bat hartzeko, baina lehenago ere har dezake.

Nafarroan, iragan ostiralean sartu zen indarrean COVID ziurtagiria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.