GASTEIZ. Gasteizko fabrikako 5.000 langileen enplegua aldi baterako eteteko eskatu du Mercedes-Benzek, «ezinbesteko arrazoiak» argudiatuta. Espediente horren negoziazioa atzo hasi zuen zuzendaritzak, baina ez giro onean, zuzendaritzak ez duelako eskaini langileen langabezia sariak osatzea. Langile batzordeko presidente Igor Gebarak (ELA) adierazi duenez, harrituta eta haserre» daude, sektoreko beste enpresa batzuetan eta Alemaniako lantegietan konpentsazioei buruzko akordioak lortzen ari direlako. Gebarak ziurtatu du Mercedesen jarrera «bereziki lotsagarria» dela, enpresak irabazi «estratosferikoak» dituelako. Zuzendaritzak esan du Alemaniako zuzendaritzaren baimena behar duela osagarriak negoziatzeko, eta beste bilera baterako deia egin die.
Sindikatuen arabera, gutxienez hamalau langilek dute koronabirusa, eta 300 erabateko itxialdian daude.
Koronabirusa. Eragina ekonomian
Mercedesek ez ditu osatu nahi bere langileen soldatak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu